"Safari" antzezlana

Portugalete 2020(e)ko Martxoak 8
  • "Safari" antzezlana

Gonbidapenak: bina gonbidapen banatuko dira pertsonako, martxoaren 2tik aurrera amaitu arte, astelehenetik ostegunera 8:30tik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 8:30etik 14:30era Santa Klara kulturtegian

Piñote eta Calabacín, herrira itzuli dira, eta sabanan bete-betean harrapatu dituen gatazka azalduko digute. Hain zuzen ere, hara joan dira lehoi bat modu misteriotsuan desagertu dela entzun dutelako. Beren ikerketa-lanetan, hainbati eskatuko diote laguntza: jirafari, tximinoari, elefanteari, krokodiloari... Abenturaren erdian, lehoia aurkituko dute, burumakur eta pentsakor: orro nola egin ahaztu zaio. Kasua argitu eta lehoiari laguntzea erabakita, La Baldufako ikertzaile ausartok ahaleginduko dira argitzen zein diren atsekabe horren arrazoiak. Zergatik tematzen da krokodiloa lehoia laidotzen? Zergatik gainerako animaliek ere behin eta berriz gogaitzen dute? Zer behar da sabanako erregeak berriz orro egin dezan?

Antzezlan honetan eszenografia bitan banatuko da, eta bi pertsonaia dibertigarriek gai konplexu bati helduko diote animalien bitartez: eskolako jazarpena; izan ere, umeak, animaliak bezala, basatiak izan daitezke beren ikaskideekin.

Fitxa artistikoa

  • Konpainia: Companyia de Comediants La Baldufa
  • Egilea: Baldufa, Ramón Molins
  • Zuzendaria: Ramón Molins
  • Musika: Óscar Roig
  • Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Carles Pijuán
  • Antzezleak: Emiliano Pardo, Carles Pijuán

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Publikoa: famili artekoa
  • Hizkuntza: euskaraz
portugalete.org

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaLa Baldufa Teatre
  • Data 2020(e)ko Martxoak 8
  • Ordutegia18:00
  • LekuaNuestra Señora del Carmen ikastetxea
    Portugalete
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana