"El Rey Lear"

Eibar 2020(e)ko Martxoak 11
  • "El Rey Lear"

Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago.

--

Atalaya konpainiak klasikoak prestatzen ditu publiko orokorrari zuzenduta. Lan horretan espezializatu da eta TNT Sevillako ikerketa eta esperimentazio eszenikorako zentroan egiten dute lan. Haren "Lear" 2019ko Max sarietan izendapen gehien jaso dituen obra izan da.

Kritikoen eta ikusleen aurrean izandako arrakastari lagundu diote, batetik, mahaien bidez egindako eszenografi a original eta xumeak, hainbat egoera sortzeko, eta, bestetik, aldaketa eszenikoekin batera doan abesbatzaren indarrak. Baina ikuskizunaren aipagarriena antzezleek egiten duten interpretazioa da. Eta horien artean, goraipatu behar da Carmen Gallardok Lear zaharraren rolean egiten duen lana minaren, haserrearen eta umorearen arteko bere interpretazio-dantza paregabekoan.

Lear Erregearen Erdi Aroko kondairak kontatzen du errege batek bere hiru alaben maitasuna proban jartzen duela eta alabarik maitagarriena izendatzen duela oinordeko. Hala ere, bere erresumatik erbesteratua izango da. Shakespearek giza mina eta eromena
disekzionatu zituen, gordintasunez eta itzulingurutan ibili gabe. Emaitza intriga-korapilo konplexua da, gozatzea
merezi duena.

Fitxa

Antzezleak: Carmen Gallardo, Joaquín Galán, María Sanz, Raúl Vera, Elena Aliaga, Silvia Garzón, Lidia Mauduit, José Ángel Moreno, Javi Domínguez
Zuzendaritza eta dramaturgia: Ricardo Iniesta
Iraupena: 105 min

 

 

Eibarko Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaAtalaya
  • Data 2020(e)ko Martxoak 11
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Coliseo Antzokia
    Merkatu, 2
    Eibar
  • Zenbatekoa12 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Coliseo Antzokia

Non

Euskadi, auzolana