Steve Paxtonen inguruko tailerrak: Patricia Kuypers

Bilbao 2020(e)ko martxoaren 11(e)tik 2020(e)ko martxoaren 14(e)ra
  • Steve Paxtonen inguruko tailerrak: Patricia Kuypers
    © Ahmed Waddah

Erakusketa-aretoa prestakuntza- eta esperimentazio-espazio bihurtuko da, Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketaren esparruan Paxtonen tekniketan espezialistak direnen tailerrekin. Lehenengo workshop-a, Patricia Kuypersek emango du, martxoaren 11tik 14ra.

Patricia Kuypersek kontakt (ukipeneko) inprobisazioa jorratzen du, hirurogeita hamargarreneko hamarkadan Steve Paxtonek sortzen lagundu zuen teknika. Beste pertsona baten gorputza eta masarekiko harremanean ardatza jarrita, ukipeneko inprobisazioak bi pertsonaren artean ukipen fisikoko puntuak jartzen ditu jokoan, ukimena eta pisua esploratuz.

Kontakt inprobizazioa: arreta modu bat

«Kontakt inprobizazio praktika luze batek eraman ninduen beroaldian eta bikoteko dantzarako arretaren funtzionamenduarekiko gero eta kontzienteagoa izatera. Tonua modulatzeko modu gisa, baita hautemateko modu gisa ere, aktibatzen dugun arreta-moduak zehazten du zer dagoen erabilgarri eta zer ez, une bakoitzean jolasteko. Izan liteke miaketa fisiko oso zehatz bat sakontzeko trebetasuna, denbora luzez zerbaitekin jarraitzea edo gorputz/buru egungo baldintzak onartu eta dantzara eramatea. Barneko ikuspuntu aldakor horiek behatzea eta tresna batzuk ekartzea, bikote batekin harremanetan jarri eta harremanak izan aurretik, hura enfokatzeko, zentratzeko eta sintonizatzeko, prest egoteko modu bat da», dio koreografoak.

Tailer honetan, parte-hartzaileek honako galderarekin esperimentatuko dute: nola esnatu alerta eta erlaxazio kopuru zuzena, bertan dagoenari zentzumenak irekitzeko eta sentitzen dugunari modu sortzailean erantzuteko gaitasuna pizteko. Egunero, entzuteko modu berri bat landuko da, beroketa fisiko eta kementsu batekin hasita, edo zentzumenak behatuz eta sintonizatuz, dantzan hasi aurretik. Harremanetarako oinarrizko praktikek formarekin jolasteko esparru teknikoa emango dute. Iritziak eta galderak elkarbanatzeko denbora ere izango da.

Patricia Kuypers (1959, Belgika): dantzaria, koreografoa, editorea eta dantza-ikertzailea, laurogeigarren hamarkadaz geroztik, esperimentatu, hauteman eta komunikatu egiten duen gizakia kokatu izan du bere prozesu artistikoaren erdian. Inprobisazioko irakaslea da, eta Europa osoan zehar biko, hiruko eta forma kolektibo zabalagoen performance ugari egin izan ditu. Teknologia berriek dantzari egin dioten ekarpena ere esploratu du. Contredanse argitaletxearen eta Nouvelle de danse aldizkariaren sortzailea da.


Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 11(e)tik 2020(e)ko martxoaren 14(e)ra
  • Ordutegia16:00-20:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa35/45 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana