"William Kentridge: 7 Atal"

Bilbao 2020(e)ko martxoaren 12(e)tik 2021(e)ko otsailaren 7(e)ra
  • "William Kentridge: 7 Atal"
    © William Kentridge, 2003

(Datak berrikusteko daude).

William Kentridge erreferentziazko izena da bideo-instalazioaren historian. Bere lanean, bideo-instalazioak koreografia eta marrazketa, keinua, ezabatua eta lerroa uztartzen ditu. Zuri-beltza nagusi denez, haren obrak arte grafikoetako lan-teknikekin (ikatz-ziria, grafitoa, tinta…) lotzen du filmaren testura tradizionala. Bederatzi pantailako instalazio honetan, Kentridgek George Méliès zinemaren aitaren talentuari hel egiten dio, eta, aldi berean, autorretratu oniriko bat egiten du, marrazkilarien estudioa agertoki kosmiko gisa erabiliz eta bere gorputza eta eguneroko jarduna erakutsiz. Erakusketak 7 atal Georges Mélièsentzat filmazio-multzotik hartzen du izena, eta harez gain beste bi lan osagarri ere hartzen ditu bere baitan, haiek ere 2003an eginak: Gau amerikarra (argazki-negatiboan zuriak eta beltzak trukatzeko lanari lotuta) eta Ilargirako bidaia (Mélièsek 1902an egindako maisulan homonimoari egindako omenaldi inplizitua). Azken pieza horrek jartzen dio soinua modu dramatikoan espazio osoari Phillip Millerren jatorrizko musikari esker.

Komisarioa: Manuel Cirauqui


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 12(e)tik 2021(e)ko otsailaren 7(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana