"Andra Mari Eusko Dantzari Taldea: Tradizioaren sustraietatik hezia"

Galdakao 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • "Andra Mari Eusko Dantzari Taldea: Tradizioaren sustraietatik hezia"

Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak Euskal Herri guztiko errito, musika eta dantza zaharren ikerketa, ikasketa eta berreskuratze lanak egin izan ditu 65 urteotan, jatorrizko herrietara joz eta tokian tokiko herritarrengandik zuzenean ikasiz, euskal kulturaren aniztasunaren iraupena bermatzeko helburuarekin. Erakusketa honetan berreskuratze eta biltze lan honen emaitza izan diren hainbat dantza eta errito azalduko dira.

Horrez gain, euskal kultura herriari hurbiltzeko asmoz, euskal janzkeraren hainbat elementu egoki nola janzten diren ikasteko aukera ere egongo da.

galdakao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana