#AzEtxean - Kultura garaikidea, etxetik

Bilbao 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • #AzEtxean - Kultura garaikidea, etxetik

Aldaketa-egunak dira hauek, lan- eta gizarte-ohitura berrietara egokitzekoak. Baina krisi oro aukera bat da, eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok horrela bideratu nahi du une hau: kulturaz beste era batera eta beste asti batez gozatzeko aukera izan dadin. Bi lagun ditu horretan, teknologia eta komunikazioa, aukera ematen baitiote bere komunitate publikoekin harremanetan jarraitzeko.

Beraz, Zentroko ate fisikoak itxita dauden bitartean, parez pare irekiko dituzte online kanalen leihoak. Online proposamenak astero eguneratuko dira; proposamen hauen bidez, arte garaikidea, arte eszenikoak, soinua, zinema, ikus-entzunezkoak, literatura eta kultura digitalak esperimentatzen jarrai dezakezu... Azken batean, kultura garaikidea etxetik bizitzen eta esperimentatzen jarraitzeko.

ONLINE PROGRAMAZIOA

Gutun Zuria

Martxoaren 31tik apirilaren 5era, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiari buruzko programazio berezia egingo du Azkuna Zentroak, aurreko urteetako ikus-entzunezko materialaren bidez. Covid-19 koronabirusak agindutako alarma-egoeran protagonismo berritua hartzen duten elkarrizketa eta gaiei buruzko begirada itzultzeko aukera bat, hala nola, mugak, natura edo sekretuak; eta gaur egungo unea hausnartzen eta gainditzen lagun diezaguketen esperientzietara hurbiltzeko aukera.

Mailegu elektronikoa

eliburutegia Liburutegi birtuala erabili ehunka liburu, pelikula eta dokumental deskargatzeko.

Honako liburuak gomendatzen dizkizu Azkuna Zentroak: Siri Hustvedt-en El mundo deslumbrante (Anagrama); Michel Houellebecq-en El mapa y el territorio (Anagrama); Enrique Vila-Matasen Kassel no invita a la lógica (Seix Barral); Óscar García Garcíaren Dios salve el arte contemporáneo (Paidós); Will Gompertz-en ¿Qué estás mirando? 150 años de arte moderno en un abrir y cerrar de ojos (Taurus); Arthur C. Dantoren Después del fin del arte (Paidós); Eider Rodriguez Martinen Idazleen gorputzak (Susa); eta Mary Bearden La civilización en la mirada (Editorial Crítica).

Zinemaren historiado 50 harribitxi Zinemateka zikloko pelikula arrakastatsuenetako batzuk ere topatuko dituzu eLiburutegia plataforman, horien artean, Pier Paolo Pasoliniren Mamma Roma; Charles Chaplinen Tiempos modernos; Luchino Viscontiren El gatopardo; Agnès Vardaren Cleo de 5 a 7; Billy Wilder-en Fedora; Ingmar Bergmanen Persona; Isao Takahataren La tumba de las luciérnagas (ez da gomendagarria 16 urte baino gutxiagokoentzat); Carol Reeden El tercer hombre; Ida Lupinoren The hitch-hicker; eta René Clémenten Juegos prohibidos.

Consonni radio AZ-rekin

Une hona da hau consonni radio AZ-rekin proiektuko podcast-ak berriro entzuteko edo lehen aldiz egiteko. Hitza, entzute eta kultura kritikoaren inguruko irrati-artxibo bat; non solasaldi, konplizitate eta konexioak topatuko dituzu.

Steve Paxton: Drafting Interior Techniques

Erakusketa-aretoa itxita dagoela, Azkuna Zentroak Steve Paxton: Drafting Interior Techniques proiektua ezagutzea proposatzen du erakusketako bideoaren bidez.

JokuPlay bideo-jokoen aukeraketa

Bideo-jokoen proposamenaren ardatza mugimendua da, dantza, triska... Hori guztia Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketarekin lotuta: A dance of fire and ice (PC), Bound (PS4), Everything (PC), Flower (PC) eta Journey (PS3).

Isiltasuna etxean deriba

Oscar Gómez Mata Az-ko artista kideak eta Espe López artistak pertsona bakoitzari, indibidualki, Isiltasuna etxean deriba proposatzen diote; behaketa eta parte-hartzaileen barne-bizia lantzeko ariketa bat.

Ez ahaztu jolastea

Angelica Barco (This Basque Design) artistaren jarduera-koadernoen bildumako joko batzuk proposatzen dizkizu Azkuna Zentroak, entretenimendurako eta ikaskuntzarako pentsatuak. Horietan ikusiko duzu nola sortu taumatropo bat, konstelazioetara hurbildu ahal izango zara, haurrekin yoga ariketak egin ahal izango dituzu, baita zeure unibertsoa asmatu ere. Dibertsiotik gogoa esnatzeko pentsatutako jarduerak dira.

Jarduera-koadernoak jaitsi.
Esne Bideko irudia jaitsi konstelazioen ariketa egiteko.

Reflejar un instante. Pedagogías Invisibles hitzaldia

Pentsamendu artistikoaren bidez kultura-bitartekaritzan aritzen den Pedagogías Invisibles kolektiboak Cartografías arte + educación eta Foto Fija, un estudio sobre la situación de la mediación cultural en el estado español proiektuak aurkeztu zituen Azkuna Zentroan, inflexio-puntu bi eremu profesional horren ikerketan eta legitimazioan.

Elkarrizketa: Alina Aguila eta Tana Garrido

2019ko Praktika Artistikoen Egonaldien programako Alina Aguila eta Tana Garrido artista egoiliarrek Habanako Estudio Carlos Garaicoaren 'Artista x Artista' programarekin lankidetzan Azkuna Zentroko egonaldian gauzatu dituzten proiektuen emaitzaz hitz egin diguteDe la infancia a la vejez, y también viceversa erakusketaz hain zuzen ere.

Elkarrizketa: Ane Pikaza

Ane Pikaza ilustratzailearekin Azkuna Zentroak partekatu zituen hitzak Fatxada. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren inguruan. Atentamente mía bere proposamenak, Arrikibarreko zoroa izeneko Bilboko pertsonaia enblematikoan oinarrituta, Zentroko fatxada nagusia eraldatu zuen hiru hilabetez.

Elkarrizketa: Jaiotz Osa eta Sigrid Stigsdatter

Jaiotz Osa euskal koreografoarekin eta Sigrid Stigsdatter Mathiassen Danimarkako koreografoarekin Azkuna Zentroak partekatu zituen hitzak ditugu hemen 2019ko dantza garaikideko egonaldian Azkuna Zentroan eta Dansateliers Rotterdam zentroan egin dituzten proiektuen inguruan.

Brothers in Syria dokumentala

BIdeOtik. Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira Azkuna Zentroko bideo-sorkuntza programan eskainitako eta Víctor Suárez Ballesterosek zuzendutako Brothers in Syria dokumentala proposatzen dizu Azkuna Zentroak. Errefuxiatu siriar baten istorio erreala Kasko Zurien erreskate batean, Aleppo hirian.

Born in Gambia dokumentala

Natxo Leuzak zuzendutako Born in Gambia BIdeOtik programan eskainitako beste dokumentaletako bat da. Lan hau gogoeta bide bat da haurren oinarrizko eskubideak errespetatzeko ahaleginean.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana