BADOK, "Berria"-ren euskal musikaren ataria

Andoain 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko martxoaren 28(e)ra
  • BADOK, "Berria"-ren euskal musikaren ataria

2009an sortu zuen Berriak BADOK, euskal kantagintzaren ataria. Funtsean, euskal kantagintzari buruzko dokumentazio bilgune bat eskaini zuen lehen urteetan: musikari eta taldeen biografiak, diskografiaren fitxak, hitzen bilduma bat, historiaren laburpen bat eta kantu lagin bat.

BADOK atari berrituak balio horiek guztiak gordetzen ditu, baina, euskal musikaren aldeko lanean eraginkorragoa izan nahian eta etorkizunari begiratuz eta musika bera atariaren bihotzean jarriz, euskal musika ezagutarazteko eta suspertzeko plataforma bilakatu da, musika kontsumo eta hedapenaren aro digitalera egokituz.

Honako atal hauek ditu:

ALDIZKARIA

Kazetaritza espezializatuaren bidez heltzen dio euskal musikari. Atariaren zati bat webean garatutako musika aldizkari bati dagokiona da:

  • Berritan: euskal musikaren sorkuntza zertan den jarraitzeko espazio bat, erreportaje landuen bidez edota albisteen bidez.
  • Elkarrizketak: musika arloko protagonistekin egindako elkarrizketak, sorkuntzaren hamaika aurpegiak deskubritzeko.
  • Ondarea: euskal musikaren ondarea ezagutarazteko lanak. Musika eternoa delako, garaien gainetik dagoelako edota noizean behin nostalgia dosi bat ona delako.
  • Zuzenean: kontzertu bereziak gomendatzeko eta partekatzeko espazioa. Zuzeneko emankizunei toki berezia eskaintzen diena.
  • Bloga: blog kolektibo bat.

MUSIKARIAK

BADOK atari berrituan dena dago lotuta: musikariak, kantuak, diskoak, hitzak, diskoetxeak... Batetik bestera joan zaitezke, batak bestera eramaten du. Dena den, musikari edo talde bakoitzak espazio oso bat du. Bertan, erabiltzailearen eskura daude: diskografia, biografia, bideoak, hitzak eta talde erlazionatuak.

AZKEN KANTUAK

Abestirik berrienak, entzungai, plataforma digital ezberdinetatik ekarrita.

AZKEN BIDEOAK

Abestien bideoak eta bideoklipak, ikusgai.

ZERRENDAK

Agendarekin batera prestatutako zerrendak, kolaboratzaileek eta kritikariek egindakoak...

DUNBALA PODCAST-A

Euskal musikari begiratua, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean.

HISTORIA

Euskal kantagintzaren historiari buruzko artikuluak: kantagintza berriaren sorrera, euskal rock-and-rolla...

Nahiago baduzu, aplikazioa ere badu. Hemendik jaitsi dezakezu.

 

www.badok.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko martxoaren 28(e)ra
  • LekuaAndoain

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana