Dantzan: bideo tutorialak

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Dantzan: bideo tutorialak
    Andoni Irigoien Donapalen dantza-jauziak egiteko duten manera azaltzen. Irudia: Dantzan - CC-BY-SA

Hona hemen hainbat dantza ikasteko bideo-tutorialak, azken urteotan tokitan tokiko dantzariek eskaini dituztenak Dantzan-en: Zuberoako dantzak, Oñatiko Korpus dantzak, Lesakako San Fermin eguneko ezpata-dantza, Lekeitioko eguzki-dantza, Lantzeko zortzikoa, Luzaide eta Donapalen dantza-jauziak egiteko duten manerak, baita joaldunek joareak dantzatzeko dituzten moduak ere.

Dantzak aurrez aurre ikasi genitzakeen garaian interesgarriagoa zen zuzeneko harreman hori dantzan ikasteko, baina orain ezinezkoa denez aurrez aurreko jarduera, gozagarria eta eskertzekoa zaizkigu dantzari guzti hauek eskaini dizkiguten lezio hauek guztiak. Itxialdia aurreikusi bezain pronto hasi ziren Dantzan-en Eutsi Dantzan bideoen bitartez dantzarako pautak eta argibideak argitaratzen, baina aurretik ere publikatu izan dituzte zenbait bideo-tutorial. Tokian tokiko hainbat dantzen azalpenak eman izan dituzte dagokien herrietako dantzariek eta sarrera honetan bildu dituzte grabazio horiek. Datozen egunetarako entretenimendu ederra izango zaizuelakoan.

Lekeitioko andreen aurreskua

 

Lesakako San Fermin dantzak

 

Luzaideko bolant-dantzak

 

Malerrekako joaldunak

 

Lantzeko zortzikoa

 

Nafarroa Behereako jauziak

 

Amezketako talai-dantzak

 

Zuberoako maskaradak

 

Oñatiko Korpus-dantzak

dantzan.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana