Herri Musikaren 19. Jardunaldiak. Musikene eta Eresbil

Donostia-San Sebastián Martxoaren 13(e)tik martxoaren 15(e)ra
  • Herri Musikaren 19. Jardunaldiak. Musikene eta Eresbil

Topaketak martxoaren 13tik 15era egingo dira eta doakoak izango dira aurrez izena emanez
 

Soinueneak Eresbil eta Musikenerekin antolatu dituen Herri Musikaren 19. Jardunaldiak errepertorio herrikoien bilketa eta antolaketari buruzkoak izango dira. Gonbidatu berezia izango dugu: Dorothé Schubarth (Basilea, 1944) musikologo suitzarra. 80 eta 90ko hamarkadetan argitaratutako Cancioneiro Popular Galego lan mardulean Galiziako ahozko ondarearen lagin garrantzitsua bildu zuen Schubarthek, Antón Santamarina hizkuntzalariarekin batera. Bi ikerlariak jardunaldietan izango ditugu, eta Schubarthek Hungariako kantutegiaz duen jakintza eta transkripzioan duen esperientzia aberatsa baliatuz, sinposio bat eta egun erdiko bi lan-saio prestatu ditugu. Musikari, ikasle, irakasle, ikerlari eta publiko interesdunari zuzenduriko saio hauetan, egungo etnomusikologian oraindik ere eztabaidagai diren gaiak landuko ditugu.

EGITARAUA
Martxoak 13, ostirala – SINPOSIOA. Musikene (Europa Plaza, 2; Donostia)
9:30 – 10:00 Harrera
10:00 – 10:15 Jardunaldien aurkezpena: Musikene, Eresbil, Soinuenea
10:15 – 12:00 El cancioneiro galego: Antón Santamarina - Dorothé Schubarth
12:00 – 12:15 Galderak
12:15 – 12:30 Atsedenaldia
12:30 – 13:00 La música tradicional en el archivo de Eresbil: Pello Leiñena (Eresbil)
13:00 – 13:30 Breve presentación del Cancionero Popular Vasco: Itziar Navarro – Juan Mari Beltran (Soinuenea)
13:30 – 13:45 La música tradicional y popular en Musikene: Itziar Larrinaga – Elixabete Etxebeste (Musikene)
13:45 – 14:00 Galderak
14:00 – 15:30 Bazkaria
15: 30 – 16:45 El canto popular europeo. Algunos ejemplos: Dorothé Schubarth
16:45 – 17:00 Atsedenaldia
17:00 – 18:30 Mahai-ingurua: D. Schubarth, A. Santamarina, Eresbil, Musikene, Soinuenea, APOI-MPG

Martxoak 14, larunbata. Eresbil (Alfonso XI, 2; Errenteria)
10:00 – 11:00 Estilos vocales en el canto europeo y cómo documentarlos en la transcripción: Dorothé Schubarth
11:00 – 14:00 Transkripzio lansaioa Dorothé Schubarthekin
14:30 – 17:30 Bazkaria Auzokalte elkartean. Ergoien-Oiartzun. Bazkalondoan Jean Mixel Bedaxagar abeslari zuberotarra ariko da
17:30 – 18:30 Bisita Soinueneara aukeran

Martxoak 15, igandea. Soinuenea (Tornola 6; Oiartzun)
10:00 – 11:00 Béla Bartók, A Magyar Népdal: Presentación del cancionero popular húngaro: Dorothé Schubarth
11:00 – 14:00 Katalogazio lansaioa Dorothé Schubarthekin

SARRERA LIBRE ALDEZ AURRETIK IZENA EMANDA
Izena emateko orria: https://www.soinuenea.eus/files/ekitaldiak/1507387547_4.pdf 
Kontaktua: Soinuenea ; 943 493 578 ; komunikazio@soinuenea.eus

 

Musikene

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana