Kalakaño 2020 - Euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldia

Itsasu 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • Kalakaño 2020 - Euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldia

Martxoaren 13tik 29ra, Ipar Euskal Herrian, Kalakaño denboraldiak euskarazko lehen haurtzaroaren inguruan egitarau aberatsa proposatzen du: tailerrak, ikusgarriak, mintzaldiak eta formakuntzak, haur ttipientzat, gurasoentzat, aitatxi-amatxientzat eta profesionalentzat. Haurtzaindegi labelizatu bakoitzean euskarazko ikusgarri bat emana izanen da.

Gertakari ohargarrien artean, martxoaren 14ko eguna. Azkainen guraso-haurren arteko yoga tailerra izanen da. Ainhoan, aldiz, Sagutxo tuntuna opera ttikiak musika klasikoa, txontxongiloa, antzerkia eta dantza uztartzen dituen 30 minutuko emanaldia eskainiko du. 

"Zer eta nola konda euskaraz haur ttipientzat" mintzaldi animatuaren bitartez guraso eta profesionalek euskarazko haurrendako literaturarekin dute topaldia: Ahetzen martxoaren 17an, Urketan 19an, Uztaritzen 24an, Hendaian 25ean eta Lakarran 26an.

Martxoaren 29an, denboraldiaren bukatzeko giro beroan, gurasoen aire-hartzea izanen da, Gurashow emanaldiarekin Itsasun: belaunaldiarteko pik-nika musikala. Haur ttipiak, gurasoak, aitatxi-amatxiak gomitatuak dira ozen kantatzera Sanoki gelan.

Horrenbestez, Kalakañok euskarazko 3 ikusgarri berri programatzen ditu haur ttipiei dedikatuak. Sortu berria, Philippe Albor eta Arantxa Hirigoyenen Trukatruk, haurtzaindegi labelizatuetan itzuliko da. Sagutxo tuntuna, Bilboko azken Loraldian sentsazioa sortu zuena, familientzat programatua da Ainhoan, martxoaren 14an. Azkenik, handizko sariztatua izan den Harriz harri, Home Debuixat konpainiaren eskutik, ikusgai izanen da Itsasun martxoaren 21ean.

Egitarau osoa [PDF - 960 KB]


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • LekuaItsasu

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana