#Kulturabirusa: Haatik Dantza Konpainiaren lanen pasarteak Sarean

Pasaia 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • #Kulturabirusa: Haatik Dantza Konpainiaren lanen pasarteak Sarean

#Covid-19 #etxeangeratu #haatik #kultura #geraezina #da

Emanaldiak bertan behera geratu dira, baina ez gure irudimena. Horregatik, konpainiak egindako emanaldien pasarteak sarean ikusteko aukera eskaini nahi dizuegu. Hau aurrera eramateko, gure webgunean, #Kulturabirusa izeneko tarte berezi bat sortu dugu, eta bertan, konpainiak eskainitako emanaldien 15 minutu inguruko bideoak jartzen joango gara. Baina adi, 48 orduro bideoa aldatu eta lan berri bat jarriko dugu.

Ah! Eta ekimena gustoko baduzu, ez ahaztu zabaltzeaz eta partekatu kulturaren birusa!

  • #Kulturabirusa #01

"70+1"

Ekintza berri honi hasiera emateko "Hormek diote" ikuskizunerako Iker Arruek sortutako "70+1" lana egongo da ikusgai.

Lan interesgarri honek horma batek kultura edo erlijio ezberdina duten gizataldeen artean sortzen duen mugen inguruan hausnartzen du. Zerk bultzatzen duen pertsona bat muga horren beste aldera joateko erabakia hartzera? Zer dira mugaren bestaldetik sumatu ditzakegun soinuak?

Noiz ikusgarri: MARTXOA Asteazkena 18 eta osteguna 19
Non ikusgarri: www.haatik.com/eu/kulturabirusa/ 

 

  • #Kulturabirusa #02

Noiz ikusgarri: MARTXOA Ostirala 20 eta Larunbata 21
Non ikusgarri: www.haatik.com/eu/kulturabirusa/

Zer, animatzen zara? Eroso jarri, igo bolumena, pantaila osora ikusteko aukeratu eta gozatu!


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaHaatik Dantza Konpainia
  • Data 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • LekuaPasaia

Non

Euskadi, auzolana