(BERTAN BEHERA) - MAZ Basauri 2020

Basauri 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko martxoaren 21(e)ra
  • (BERTAN BEHERA) - MAZ Basauri 2020

MAZ Basauriren bederatzigarren edizioa martxoaren 13an, 14an, 20an eta 21ean egingo da. Aurten ere kaleko zein Social Antzokiko kontzertuak eskainiko ditu jaialdiak: doakoak lehenengoak eta prezio merkea izango duten sarreradunak, bigarrenak. Horiez gain, familia guztiarentzako ikuskizunik ere ez da faltako aurtengo egitarauan.

Temples ingelesek Hot Motion (2019) azken lana aurkeztuko dute MAZ Basaurin, euren rock psikodelikoarekin nazioarteko jaialdirik onenetan izan ondoren. Manel bartzelonarrek ere euren azken lanaren aurkezpen biraren barruan sartu dute jaialdi bizkaitarra. Per la bona gent (2019) LPa Espainiako Salmenten Zerrenda Ofizialeko lehenengo postura iritsi zen pasa den urrian.

La Bien Querida izango da aurtengo MAZ Basauriko beste izen handietako bat. Ana Fernández-Villaverde bizkaitarrak Brujería (2019) aurkeztuko du bere taldea lagun duela; lan berri horrek kritika bikainak jaso ditu prentsa berezituaren partetik. 12Twelve kataluniarren itzulera izango da, zalantzarik gabe, musikazaleak Social Antzokira erakarriko dituen beste amuetako bat. 2008az geroztik geldirik egon ostean, taldea agertokietara itzuli da 2003ko Speritismo lanarekin; rock instrumentala eta musika beltza uztartzen dituen maisulan gisa defini genezake album hura.

Aipaturikoez gain, beste hainbat artista igoko dira martxoan Social Antzokiko agertokira: Enric Montefusco MAZ Basaurira itzuliko da Diagonal (2019) lan berriarekin; Hidrogenesse elektro-pop bikoteak Joterías bobas (2019) aurkeztuko du; Viva Belgrado kordobarrak 2020an kaleratuko duten lan berriarekin itzuliko dira Bizkaira –taldearen aurreko diskoak 2016an ikusi zuen argia–; Iparraldetik iritsiko da Lumi bikote elektroniko euskalduna eta Eibartik Zilar printzak (2019) EPa aurkeztera etorriko da MICE.

2019ko Rockein lehiaketako irabazleek osatuko dute aurtengo egitaraua: Sara Zozaya (kategoria nagusia), Samoah (tokiko artisten kategorian bigarrena, Meridian irabazleek ez baitute jaialdian izaterik agenda arazoengatik), Cäctus (euskarazko artistarik onena) eta Dukkha (publikoaren saria). Bestalde, Txiki MAZen egitarauan tatuaje, makillaje eta pintura tailerrak izango dira aukeran, musika eta animazioaz lagunduta, baita Kleenex Fanclub taldearen kontzertua ere; Teenage Fanclub-en tributo talde hau Getxoko hainbat taldetako musikariek osatzen dute, besteak beste, Lee Perk, The Fakeband, Zodiacs, Basurita edo Brotherhood taldeetakoek.

Social Antzokiko kontzertuetarako sarrerak ­­­gaur eguerdian jarriko dira salgai honako salneurriekin: eguneko sarrera 12 € + gastuak eta lau egunetarako bonua 30€+gastuak, aldez aurreko salmentan beti ere. Kontzertu bakoitzaren egunean leihatilan erostekotan, eguneko sarrerak 15 €-ko salneurria izango du.

MAZ BASAURI 2020

Ostirala, martxoak 13, Social Antzokia, 21.30

Larunbata, martxoak 14 Kalean doan, 12:30 (tokia zehazteke)
Txiki MAZ: Play N Kids (aurpegiak margotzeko gunea, tatuaje eta pintua tailerrak...) + Kleenex Fanclub kontzertua (Teenage Fanclub-en tributo taldea)
Kalean doan, 18:00 (tokia zehazteke)

  • Samoah + Cäctus + Dukkha

Social Antzokia, 21:00

Ostirala, martxoak 20, Social Antzokia, 21.30

Larunbata, martxoak 21, Social Anzokia, 21.00

Eguneko sarrera: 12 € + gastuak aldez aurreko salmentan eta 15 € leihatilan kontzertuaren egunean
Lau egunetarako bonua Social Antzokirako: 30 € + gastuak

Salmenta guneak:
Kutxabankeko orotarako kutxazainak
https://ticket.kutxabank.es/basaurisocial/public/janto/
Social Antzokiko leihatila


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana