COVID-19ren eraginez, museo eta galeriek ateak itxi behar izan dituzte. Halere, badira beste aukera batzuk zentro hauetako artelanez gozatzeko.
Hala, zenbait museo eta galeriatako webguneetan bisita birtualak egin ahal dira. Horixe da, hain zuzen ere, Lumbreras galeria bilbotarraren kasua.
Bere webgunean Neofiguración vasca erakusketako obrak ikusteko aukera dago, etxetik mugitu barik.
Bertan, Alberto Rementeria, Alfonso Gortázar, Daniel Tamayo, Fernando & Vicente Roscubas, Merche Olabe eta Víctor Arrizabalagaren lanak dira ikusgai.