Second Canvas San Telmo Museoa: arteari zoom egiteko app-a

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • Second Canvas San Telmo Museoa: arteari zoom egiteko app-a

COVID-19ren eraginez, Euskal Herriko museoek ateak itxi behar izan dituzte, tartean, San Telmo Museoak.

Halere, Donostiako museo honek beste aukera bat eskaintzen die bisitari birtualei; izan ere, Second Canvas San Telmo Museoa izeneko aplikazioari esker, San Telmo Museoko arte bildumak era berritzailean deskubritzeko aukera dago.

Haren bitartez, artelanen detaileak bereizmen oso handiz aztertu ahal izango dira eta bisitatzen diren obrak hobeto ezagutu eta interpretatu.

Artelanak Bilduma Historikoa eta Modernitatearen hasiera aretoan daude ikusgai eta, ibilbide baten bitartez, azken sei mendeetako pinturaren bilakaera erakusten dute, bi gairen inguruan: erretratua eta paisaia.

Tresna ezin hobea da konpainian artea deskubritu eta disfrutatzeko, eta euskarri didaktiko oso praktikoa da ere irakaskuntzako profesionalentzat.

Aplikazioa zure mugikorrera edo tabletara

 

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 13(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana