"Errautsak" (online)

Gernika-Lumo 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Errautsak" (online)

Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Artedramaren YouTubeko profilean konpainiaren azken antzezlanetako batzuk daude ikusgai, osorik.

ERRAUTSAK

Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.

Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.

Konpaniak: Artedrama, Le Petit Theatre de Pain, Dejabu Panpin Laborategia.

Artedrama

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaGernika-Lumo

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana