"Euskarazetamol" (Interneten)

Bilbao 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Euskarazetamol" (Interneten)

Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Tartean Teatroa konpainiakoek euren antzezlanak publiko egin dituzte. Hain zuzen ere, Vimeo plataforman ikusi ahal ditugu.

EUSKARAZETAMOL

Euskera Sencilloaren Manifiestoarekin hasi ginen eta, ondoren, Larru haizetara etorri zen. Euskarazetamol honekin zera erakutsiko dugu: antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirura arte kontatzen badakigula.

Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustua toki onean ipintzen, baina tira, zer egingo diogu) beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituen, badakizue publikoa ze tikismikisa den kalitatearen kontu horrekin.

Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu.

Gainerako antzezlanen saioak esteka honetan daude ikusgai.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana