"Francoren bilobari gutuna" (online)

Gernika-Lumo 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Francoren bilobari gutuna" (online)

Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Artedramaren YouTubeko profilean konpainiaren azken antzezlanetako batzuk daude ikusgai, osorik.

FRANCOREN BILOBARI GUTUNA

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta elkarrekin sortu zituzten Errautsak eta Hamlet antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio; euskarazko teatroari.

Konpaniak: Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain, Dejabu Panpin Laborategia.

Artedrama

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaGernika-Lumo

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana