Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultura-edukien eskaintza, Gipuzkoa Kultura plataforman

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultura-edukien eskaintza, Gipuzkoa Kultura plataforman

Hasi Koldo Mitxelenako hitzaldi eta jardueretatik, Foru Aldundiaren museo saretik eta Gordailuko ondare funtsetatik, eta Canal Europako kultura-munduko topaketetaraino, Gure Gipuzkoako argazki artxiboraino eta Kultur Memoriak ekimenak eskaintzen dituen Gipuzkoako herri askoren testigantzetaraino. Kultura-eskaintza zabal bat klik kolpez.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak bere kultura-eskaintza hurbildu nahi die Gipuzkoako herritarrei, bateragarri eginez COVID–19 birusaren larrialdiagatik ezarritako konfinamendu neurriekin. Helburu horrekin, Gipuzkoa Kultura plataforma digitalak kultura-edukien eskaintza zabal bat aurkezten du, zeina eskura baitute, konfinamendu aldian beren kultura-jarduerarekin jarraitu nahi dutenek.

Gipuzkoa Kultura plataforma digitalaren bitartez eskuragarri dauden eskaintzen artean, hauek dira azpimarragarrienak:

KOLDO MITXELENA

Koldo Mitxelenan aurrera eramaten diren kultura-ekintza gehientsuak (hitzaldiak, kontzertuak, solasaldiak eta abar) grabatuta daude, eta eskuragarri, Koldo Mitxelena Zuzenean kanalaren bitartez.

https://www.youtube.com/channel/UCZ4svV7-qJw6T4NX4nIiL5A

GORDAILUA

Gordailuko ondare bildumen funtsak eskuragarri dauka bereizmen handiko 195 irudiz osatutako bilduma bat, koadroetatik hasita pieza arkeologikoetaraino, Porcelanas Bidasoaren historia barne. Hori guztia, Google Arts-en.

https://artsandculture.google.com/partner/gipuzkoako-gordailua

CANAL EUROPA

Canal Europa topagune bat da kulturarako, pentsamendu kritikorako eta jakintzaren zirkulaziorako, hurbiltzen dituena kultura-munduko pertsona ospetsuen lekukotzak eta hausnarketak: artistak, idazleak, zientzialariak eta profesional gailenak. Ia 40 topaketa, maila handiko pertsona famatuekin, hala nola Bernardo Atxaga, Bertrand Tavernier, Reyes Mate, Miguel Zugaza, Sara de la Rica, Pedro Miguel Etxenike, Costa Gavras, Javier Aguirresarobe eta James Rodhes, besteak beste.

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/canal-europa

GURE GIPUZKOA

Ibilbide bat Gipuzkoan barrena, argazki bilduma handi baten bitartez, non argazki historikoak aurki ditzakegun: gure kaleak, auzoak, herriak eta beste leku interesgarri batzuk.

http://www.guregipuzkoa.eus

GIPUZKOA 1936

Asalduzko urte bat Gipuzkoaren historian, bertako egunkarien eguneroko azalen bitartez ikusia.

http://gipuzkoa1936.com

KULTUR MEMORIAK

Gipuzkoako ondare eta memoria soziokulturalari buruzko edukiak eta lekukotzak. Hainbat lagunekin egindako elkarrizketak, zeintzuetan hitz egiten baitute hainbat arlotan duten esperientziez: industria, kooperatibismoa, prestakuntza, hizkuntza...

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/kultur-memoriak/edukiak

GIPUZKOAKO MUSEOAK

Foru Aldundiaren museoek edukien bilduma zabal bat dute beren web orrien bitartez eskuragarri. Hasi beren bilduma iraunkor, erakusketa, artxibo grafiko eta soinuzkoetatik, eta ibilbide birtualetaraino. Aukera paregabea haiek etxetik bisitatzeko, zehaztasunez.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

Non

Euskadi, auzolana