"Hura ez da lekua" (online)

Bilbao 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Hura ez da lekua" (online)

Atez ateko saltzaile bat, bere maletarekin. Zoriontasuna saltzen saiatuko da eta egunaren amaieran, lanetik etxerako bueltan, bere zirku intimoan barneratuko gara. Pintura, poesia eta musikaren bitartez ikusiko ditugu islaturik bere barne-ahotsak.

2011n estreinatu zuen Metrokoadroka kolektiboak Hura ez da lekua ikuskizuna, Korrika Kulturalaren eskutik. Korrikaren barruan egindako emanaldien ostean, euren kabuz mugitu zuten, 2012ko abenduan azken emanaldiak eskaini zituzten arte: Durangoko San Agustin antzokian eta Oiartzungo pleno aretoan.

Hura ez da lekuaren zikloa izen bereko disko-liburuaren argitalpenarekin itxi zuten, Txalaparta argitaletxearen eskutik egindako proiektua. Disko-liburuak ikuskizuneko material eta motiboak hartu zituen, izaera propioko lan berri bat egiteko. Diskoa bera NX estudioetan grabatu zuten, Berriozarren.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMetrokoadroka
  • Data 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana