Kutxa Fundazioaren eduki digital guztietara sarbidea

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • Kutxa Fundazioaren eduki digital guztietara sarbidea

#KutxaFundazioaOnline

Kutxa Fundazioak bere konpromisoarekin jarraitu nahi du, herritarrei kultura eta artea eskainiz, haur eta helduak entretenituz, zientzia zabalduz eta elkartasuna eta ingurumenaren zaintza bultzatuz, besteak beste, egun zail hauetarako hainbat aukera izan ditzazun.

Haurrentzako tailerrak, online kontzertuak, Gipuzkoako talentuaren moda-desfileak, arte digitala, lehiaketak, etxean egiteko esperimentuak, helduentzako zientzia-hitzaldiak, herritarren mugimendu solidarioak eta askoz gehiago egingo dira datozen egunetan, Kutxa Fundazioaren webguneetan edo sare sozialetan goza dezazun.

Kutxa Fundazioak bere eduki digital guztietarako sarbidea ematen dizu, guztiak doakoak, zure burua osatzen, entretenitzen edo mundua hobetzen jarrai dezazun, etxetik atera gabe.

  • Eskulanak, tailerrak, errezetak, aholku naturalak eta gehiago:

Kutxa Ekogunea: @kutxaekogunea

Kutxa Ekoguneak zera proposatzen digu: etxean dugun natura, bai barruan, bai balkoietan eta terrazetan, balorean jartzea. Partekatu naturaren, loreen eta landareen txoko hori, edo erakutsi zure leihotik ikusten duzun natura. Atera argazkia eta zintzilikatu Instagramen @kutxaekogunea aipatuz eta #NiEtxeanGeratukoNaiz eta #NaturaEtxean hashtag-ak erabiliz. Horrela, denek gozatu ahal izango dute zuk ikusten duzunaz eta, batek daki, ideiak politak sor daitezke ondorenerako ere!

Facebook
Instagram
Webgunea

  • Moda, lehiaketak, zuzeneko kontzertuak eta kultura zure eskura:

Kutxa Kultur: @KutxaKultur

Facebook
Instagram
Webgunea

  • Zientzia-hitzaldiak, esperimentuak, zientzia-jokoak eta gehiago:

Eureka! Zientzia Museoa: @eurekazientziamuseoakutxa

Facebook
Instagram
Webgunea

  • Lehiaketak eta abar, gazteentzako ekintza fresko eta ezberdinak. +12 urte badituzu, hau da zure tokia!

Kutxa Kultur #izanezberdin: @izanezberdin_kutxa

14-17 urte badituzu, lehiaketa hau zuretzat da. Instagramen jarraitu @izanezberdin_kutxa eta instastories-etan parte hartu beharko duzu. Kultura orokorrari buruzko galderak egingo zaizkizu, eta Kutxa Kultur-etik igaro eta diseinuari, argazkigintzari, bullyingari eta beste gai batzuei buruzko esperientziak kontatuko dituzten youtuberrei buruzkoak. Nerabeentzako entretenimendu hezigarria, etxetik atera gabe ikasi eta gozatzeko.

Instagram

  • Erakusketen berriak eta informazioa, lehiaketak eta abar:

Kubo-kutxa: @kubokutxa

Facebook
Instagram
Webgunea

Kutxa Kultur Artegunea: @arteguneakutxa 

Facebook
Instagram
Webgunea

  • Herritarren laguntza ekimenak, elkarteenak, administrazioaren deialdi eta gomendioak eta bestelakoak:

Gipuzkoa Kutxa Solidarioa: @GipuzkoaSolidarioa

Elkartasunak aukera bat ematen digu, dugun onena, garena, azalarazteko. Herritarren laguntza ekimenak, elkarteenak, administrazioaren deialdi eta gomendioak eta bestelako eragileenak biltzen ari da Gipuzkoa Kutxa Solidarioa. Hona hemen erronka: jaso zure inguruan ikusten dituzun elkartasun-keinuak eta bihurtu korrespontsal gipuzkoasolidarioa@kutxa.eus helbidera bidaliz.

Facebook
Instagram
Webgunea

kutxa.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko apirilaren 12(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

Non

Euskadi, auzolana