"Poza" (online)

Bilbao 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Poza" (online)

Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain.

Ordubeteko tartean hainbat edertasun une proposatuko dizkiote ikusleari, hainbat hari, hainbat bide. Ordubeteko tartean minutu bakar bateko edertasuna lortuz gero, bete egingo da haien xedea.

Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea mozkortzen, dantzatzen, ahotsa kantu betean urratzen... horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak.

Arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu dute Metrokoadroka kolektiboko kideek, eta topatutakoa ia beti izan da beste galdera bat. Elementu ez eszenikoetatik abiatu dira egileak eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.

 

 

Metrokoadroka

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMetrokoadroka
  • Data 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana