"Zertarako hegoak" (online)

Errenteria 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Zertarako hegoak" (online)

Zertarako hegoak antzezlana 2013an estreinatu zuen Metrokoadroka kolektiboak BERRIA egunkariaren enkarguz, haren 10. urteurrena ospatzeko xedez.

Sinopsia

Egoera absurdu batetik abiatzen da Zertarako hegoak antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu super botereak. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten super botereak dira topatu dituztenak.

Jende guztia hasi da bere super boterearen bila, haien artean Mirentxu: zer egin hegan egiteko balio ez duten hegoekin?

Pertsona bakoitzak bere inguruan eragiteko duen "botereaz" mintzo da Zertarako hegoak antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz. Batzuetan "ni" izan arren, beste batzuetan "gu" izateko dugun beharraz.

Metrokoadroka

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaMetrokoadroka
  • Data 2020(e)ko martxoaren 16(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaErrenteria

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana