2020ko Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa

Elorrio 2020(e)ko martxoaren 17(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • 2020ko Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa

2020ko Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan ipini du Elorrioko Udalak.

70x50ko lana digitala aurkeztu behar da udaletxeko erregistroan. Epea maiatzaren 29ra artekoa da.

Azken urteotan bezala, bi era uztartuko dira kartel irabazlea aukeratzeko: herritarrek botoa emango dute Iturri Kultur Etxean ipiniko den erakusketan eta epaimahai teknikoa ere egongo da.

Ez dira erakutsiko sexuaren araberako rolak eta estereotipoak erreproduzitzen edota komunikazio sexista darabilpen proposamenak.

Epaimahaia paritarioa izango da eta euskaraz arituko da.

Saria 500 eurokoa da.

Oinarriak [PDF - 5,20 MB]


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 17(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaElorrio

Non

Euskadi, auzolana