(BERTAN BEHERA) "Around the world"

Eibar 2020(e)ko Martxoak 21
  • (BERTAN BEHERA) "Around the world"

Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago.

--

Brodas Bros Bartzelonako hiri-dantza konpainia bat da, mundu osoan zehar ibili dena bere ikuskizunekin. 2006an sortu zen, Pons ahizpak Fruitós anaiekin elkartu zirenean, pooping, locking, breaking, hip-hop eta dantza garaikideari buruzko beren ezagutzak antzoki handietara eramateko. Bere ibilbidea arrakastaz josita dago: 2017ko Max sarietarako izendatuak eta 2018ko kaleko ikuskizun onenetarako, eta SDK munduko txapelketaren hainbat ediziotako irabazleak. Triciclerekin elkarlanean aritu dira eta Cirque du Soleil eta Saltimbanco ikuskizunetakoei klaseak eman dizkiete. Around the world nabigazio-egunkari futurista bat da, konpainiak munduan zehar emandako biraren bizipenak biltzen dituena. Mapping, proiekzio interaktibo, led edo laser jantzien bidez, oso lan teknologikoa sortzen dute, erritmo zorabiagarri eta akrobazia ezinezkoekin. El Periódico egunkariak honela defi nitu zuen: "Energiaz, teknikaz, umorez eta irudimenaz betetako ikuskizuna, gazteak zein helduak berotzeko”.

 

Fitxa

DANTZARIAK: Pol Fruitós, Lluc Fruitós, Berta Pons, Clara Pons, Marc Carrizo
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Lluc Fruitós

Iraupena: 75 min

Eibarko Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBrodas Bros
  • Data 2020(e)ko Martxoak 21
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Coliseo Antzokia
    Merkatu, 2
    Eibar
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Coliseo Antzokia

Non

Euskadi, auzolana