Kimuak: Itxialdiarekin lotutako film labur bat egunero

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko martxoaren 18(e)tik 2020(e)ko martxoaren 28(e)ra
  • Kimuak: Itxialdiarekin lotutako film labur bat egunero

Kimuak-ek, beste askok bezala, sare sozialetan film laburrak denontzat ikusgai jartzea erabaki du, eta #EgunekoKimuak traola erabiliz, etxe batean grabatutako edo itxialdiarekin lotutako lanak eskainiko ditu egunero, “luze egingo zaizkigun egun hauetan” konpainia egiteko. Ekimenaren lehenengo film laburra Borja Cobeagak zuzendutako Un novio de mierda (2010) izan zen.

Kimuak egitasmoa Euskadiko Filmategiaren ekimenez sortu zuten 1998an, eta, ordutik, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin euskal film laburrak nazioartean sustatzea eta banatzea izan dute jardun nagusia.

 

Zinea.eus

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko martxoaren 18(e)tik 2020(e)ko martxoaren 28(e)ra
  • Ordutegia15:30
  • Lekua Euskadiko Filmategia
    Tabakalera. Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Euskadiko Filmategia

Non

Euskadi, auzolana