Harrapazank 2020

Bilbao 2020(e)ko Martxoak 20
  • Harrapazank 2020

Harrapazank gazte programak aurten ospatzen du hamabosgarren aldia. 2006an sortu zenetik jarraituki, urterik urte, Bilboko gazteek ezin hutseginezko hitzordua dute Harrapazank lehiaketarekin.

Harrapazank gazte programaren edizio berri bat hasten da, 10 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Aurten, martxoaren 20an, hamabosgarren aldia ospatzeko, jai handi bat ospatuko da Bilborock aretoan, eta musika (Txurruren eskutik), opariak, lehiaketak eta ustekabeko ugari izango dira.

Aurten, programan, honako hauek izango dira: Harrapazank arratsaldeak, arlo anitzetako lantegi batzuk 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, eta Harrapazank eszena, Bilboko 12 eta 18 urte bitarteko gazteen sormena eta dohainak ezagutzeko lehiaketa bat.

Lantegietan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea bi web-orri hauetako edozeinetan: www.Bilbao.eus edo www.harrapazank.eusEpea irekita egongo da otsailaren 27ra arte, eta gazteek nahi adina lantegitarako eman dezakete izena. Izen-emateak gehiago badira eskaintzen diren plazak baino, zozketa egingo da, otsailaren 28an.

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak (euskararen aldeko kultur elkarteen federazioak) antolatzen dute, gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta motibatzeko helburuarekin, modu erakargarri eta berritzaile batean. Ekimenak haien gustuen araberako jarduerak eskainiko ditu, eta euskarazko esperientzia berriak ere bai.

1.HARRAPAZANK ARRATSALDEAK
Otsailaren 27ra arte lantegietan parte hartzeko izena ematen duten gazteek guztiz dohainik izango dituzte jarduera batzuk eta besteak, arratsaldeetan 17:30etik 19:30era. Lantegiak lau kategoriatan banatzen dira:

  • Teknologia: Scractch, Txikitech eta Animación Stop Motion.
  • Sormena: Lightpainting, Visuteria en horno, Kamigraffiti eta Sergrafía.
  • Hiri artea: Graffiti, Street Art eta Gorputz Pintura Neonekin.
  • Gorputz mugimendua: Zumba, Hip-Hop, Dantza eta Proiekzioa eta Malabares eta Slackline.

Lantegiak 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzat dira, eta bi kategoriatan daude banatuta: Junior eta Senior. Alde batetik, 10 eta 12 urte bitarteko umeek osatzen dute Junior taldea, eta, bestetik, 12 eta 16 urte bitarteko umeek Senior taldea.

2.HARRAPAZANK ESZENA
Talentu-lehiaketa dugu hau, Bilboko gazteek hainbat arlotan duten trebezia erakusteko, besteak beste antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketan eta txisteak kontatzen. Bi kategoriatan banatzen da: Junior atala, 12 eta 14 urte bitartekoentzat, eta Senior atala, 14 eta 18 urte bitartekoentzat.

Amaierako galak maiatzaren 29an eta 30ean izango dira Bilborock aretoan. Bi sari emango dira, 500 eurokoa bakoitza, kategoria bakoitzeko (junior eta senior).

Lehiaketako parte-hartzaileak hautatu baino lehen, bi astez, entsegu luzeak egingo dituzte barrutiko udaltegietan, irakasle profesionalekin. Irakasleok euren arte-gaitasuna hobetzen lagunduko diete, euren trebeziak hobetzeko: Koldo Olabarri, Ainhoa Artetxe, Aritz Mendiola, Maddi Gutierrez, Maddi Urkijo, Asier Ostolaza, Nere Mazo, Kattalin Zarate eta Ane Zugaza.

Gero, kategoria batean zein bestean, casting bat egingo da Bilborock Aretoan, eta han erakutsiko dituzte antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteetan eta beste arlo batzuetan duten talentua. Casting horiek martxoaren 23tik 26ra egingo dira.

Kategoria bakoitzeko 10 talde aukeratuko dituzte. Talde horiek maiatzean egingo diren azken galetan parte hartuko dute euren trebezia erakusteko, Bilborock aretoan, eta han hautatuko dira irabazleak. Baina finala baino lehenago, maiatzaren 8an, hautatutako taldeek masterclass bat jasoko dute euren emankizuna lantzeko, Begoñako udaltegian.

Finalak Bilborocken izango dira: maiatzaren 29an, 18:00etan, gala juniorra, eta maiatzaren 30ean, 18:00etan, gala seniorra. Final bi horietan kategoria bakoitzeko 500na euroko sari bi banatuko dira.

Beste alde batetik, finalera pasatzen ez diren parte hartzaileek ikasten jarraitzeko aukera izango dute arteetako eta kulturako profesionalekin, HOBEKUNTZA LANTEGI batean, Begoñako barrutiko udaltegian, apirilaren 24an.

bilbao.eus/

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko Martxoak 20
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • Web Bilborock

Non

Euskadi, auzolana