2020ko San Ferminetako kartela hautatzeko lehiaketa

Pamplona/Iruña 2020(e)ko martxoaren 23(e)tik 2020(e)ko apirilaren 1(e)ra
  • 2020ko San Ferminetako kartela hautatzeko lehiaketa

Iruñeko Udalak 2020ko Sanferminetako kartela hautatzeko lehiaketarako deia egiten du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan, argitaratua) xedatzen duenarekin bat.

Parte hartu nahi baduzu, jarraian  webgune honetan dagoen formularioa bete, 2020/04/01 baino lehen.

 

IKUSI OINARRIAK

 

SANFERMINETAKO KARTELAREN HISTORIA

Sanferminetako kartela sanferminen irudi grafikoa da, 1846. urteaz geroztik; izan ere, urte hartan, lehenbiziko aldiz iragarri zituzten sanferminak kartel batez. Egia esatera, 1816tik aurrera jada, enkarguz egiten zituzten zezen-festari eskainitako ilustrazio txikiak. Horrenbestez, jo dezakegu Udal Artxiboan kontserbaturik dagoen eta 1816an Iruñean inprimatutako testua –non iragartzen baitira Udalak San Ferminen ohoretan programatuta uztailaren 6tik 9ra egitekoak ziren zezenketak, dantzaldiak eta su artifizialak– gure festa-karteletan lehena izan zela.

Egun, sanferminetako kartela, 2008az geroztik, herri-bozketa bidez hautatzen da, aurrez epaimahai profesional batek hautatutako 8 obra finalisten artean. Lehen, baina, Udalak sona handiko artista edo ilustratzaile bati enkargatzen zion kartela, hala nola Javier Ciga, Pedro Lozano Sotés, Martín Balda o Muñoz Solari. 1967tik aitzina, eta argazkilaritza artistikoaren goraldiarekin batera, entzute handiko argazkilari iruindarrei egin zieten tokia, hala nola Rafael Bozano (lehena izan zen), Nicolás Ardanaz, Fernando Galle eta abarri.

Laurogeiko urteetan, lehiaketa publiko bilakatu zen, eta epaimahai erdi profesionala erdi politikoa -herritarren ordezkaritza betez– aritu zen epailearen zereginetan.

Laurogeita hamarreko urteetatik aitzina, egileak bi multzotan banatzen ziren, belaunaldi berrietako artistak eta diseinatzaile grafikoak, eta berritasunak sartu zituzten karteletan. Azpimarratzekoak dira, esaterako, Xabier Idoate, Faustino Aizkorbe edo Koldo Villareal, eta Pablo Errea, David Alegría, Urmeneta…

Iruñeko udal-artxiboan gordeta dagoen lehen kartela 1846. urtekoa da. Hona kartelak ikusteko esteka: http://www.sanferminoficial.com/es/carteles


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 23(e)tik 2020(e)ko apirilaren 1(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana