(BERTAN BEHERA) "Rámper. Vida y muerte de un payaso"

Eibar 2020(e)ko Martxoak 24
  • (BERTAN BEHERA) "Rámper. Vida y muerte de un payaso"

Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago.

--

Rámper pertsonaia bitxi bat izan zen, pailazo bat, 1920ko hamarkadatik 1950ekora Gerra Zibileko Espainia hartan esne-mamitan bizi izan zena. Garai hartan gehien kobratzen zuen artista zen, eta hain zen ezaguna non haren aurpegia zuten jostailuak baitzeuden, haren izena zuten anisak eta koinakak; marrazki bizidunak ere bazituen, noiz eta 1947. urtean.

Antzezlan hau RÁMPERi egindako omenaldia da batez ere, umorearen eta ikuskizunen historiako artista liluragarria izan baitzen. Horretarako, zer hoberik pertsonaia eta pertsonaiari bizia eman zion pertsona berpiztea baino. Bakarrizketa honetan, gaur egun aurkitzen ditugu Rámper eta Ramón, antzokiz antzoki, beren historia adituko dien norbaiten bila. Ez da batere lantegi erraza, duela 50 urte baino gehiago hil ziren eta.

Rámper, Ramón Álvarez Escuderoren bizitzan oinarritutako antzezlana.

  • Testua, zuzendaritza: Imanol Ituiño
  • Aktorea: Juan Paños
  • Argiztapen diseinua: John Luhman
  • Ikus-entzunezkoa, eszenografia, soinu-gunea: Cancamisa
  • Jantziak: Nuria Martínez
  • Luthier: Manuel Marín
  • Off Ahotsa: Víctor Antona

 

Eibarko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana