Etxetik etxera online bertso-saioa: Julio Soto + Nerea Ibarzabal + Andoni Egaña + Aitor Sarriegi + Aitor Mendiluze

Villabona 2020(e)ko Martxoak 27
  • Etxetik etxera online bertso-saioa:  Julio Soto + Nerea Ibarzabal + Andoni Egaña + Aitor Sarriegi + Aitor Mendiluze

Koronabirusak plazak gelditu dituen honetan bertsoaz gozatzeko aukera ezberdinak sortzen ari dira.

Ostiralero, "Etxetik-etxera" online bertso saioa izango da, 18:30ean. 6 bertsolari eta gaijartzailea arituko dira zuzenean.

Ostiral honetan honako bertsolariak izango dira pantaila atzeko plazan: Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze. Elizasu arituko da gai jartzaile moduan.

Saioa ikusteko, Labur.eus/etxetiketxera estekan sartu beharko da.

Informazio gehiago, Instagramen: https://www.instagram.com/etxetiketxera/

Hona hemen martxoaren 20ko etxez etxeko bertso saioaren bideoa:


Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2020(e)ko Martxoak 27
  • Ordutegia18:30
  • LekuaVillabona

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana