"Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa"

Bakio 2020(e)ko Martxoak 27
  • "Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa"

1979an, Three Mile Islandeko (Harrisburg, AEB) istripu nuklearraren ondotik, eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez, -ekainaren 3an-, nazioarte mailako mugimendu antinuklearrak hainbat mobilizazio antolatu zituen. Gurean, mobilizazioa Tuteran burutzea erabaki zen. Izan ere, euskal kostaldean programatutako hiru zentral nuklearrez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat gehiago eraikitzeko proiektua bait zegoen, Tutera alboan, alegia. Deialdi hartan, era berean, Bardeetako tiro- eremua desegitea ere aldarrikatu zen.

Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen baina ez zen itzuli. Guardia Zibil baten tiroak bizitza kendu zion manifestaldi baketsu eta baimendu hartan. Dokumental honek asmo bikoitza du: batetik, 23 urteko gazte hau zein zen eta gertakariok nola jazo ziren ezagutarazi nahi du; eta bestetik, Euskal Herrian eta mundu zabalean zentral nuklearren ezarpenaren kontra 70ko eta 80ko hamarkadetan gauzatutako erresistentzia prozesua ulertzen lagundu.

Baina dokumentalak deskribatzen duen errealitatean, Gladys ez zen izan bortizki hil zen pertsona bakarra. Gazte ekologistaren heriotzaren aurretiazko eta ondorengo gertakariak jaso ditu filmeak eta garaiko euskal gizartearen gehiengoa erakarri zuen mugimendu soziala irudikatu du.

  • Gidoia: Sabino Ormazabal
  • Muntaketa: Inge Mendioroz, Raúl López
  • Soinua: Pablo Bueno, Danel Ziaurriz
  • Musika: Dani Venegas
  • Argazkigintza: Carole Sainsard, Juanfe Garcés, Iñigo Sbeltza, Silvia Mendibil
  • Ekoizpena: Tentazioa Ekoiztetxea

 

bakio.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana