"El violinista rebelde"

Eibar 2020(e)ko Martxoak 29
  • "El violinista rebelde"

Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago.

--

Biolin-jotzailea lau urte zituenetik, Jorge Guillenek Ara Malikian, Extremoduro, Sting, Maná edo Alejandro Sanzekin lan egin du, beste askoren artean, Strad sortu zuen arte, moldeak apurtzen dituen banda, energia hutsa. Bere biolinarekin beste bost musikari bikain zuzentzen ditu, melodia, umore eta emozioen sinkronia perfektuan. Izan ere, Strad fusioa da zentzu guztietan. Instrumentuak fusionatzen ditu, bi biolin ezberdin konbinatuz, 1700eko vienar klasiko bat eta japoniar elektriko bat. Baina, horrez gain, showak musika eta bakarrizketak uztartzen ditu, eta horietan taldearen bizipenei buruz hitz egiten du. Eta azkenik, estilo sorta zabala uztartzen du: musika klasikoa, rocka, rapa, jazza, fl amenkoa eta musika zelta eta elektronikoa. El violinista Rebelde saioan, haren interpreteen birtuosismoaz gozatuko dugu, eszenaratze boteretsu batez, eta Serraten, AC/DC taldearen, Led Zeppelinen, Michael Jacksonen eta abarren abestietatik igaroz. Erotasun erritmiko harrigarri bat da, publiko guztiak konkistatzen ari dena.

 

Fitxa

BIOLINA ETA BAKARRIZKETAK: Jorge Guillén
MUSIKARIAK: Joaquín Alguacil, Vicente Hervás, David Garcia / Javier Martín, Tania Bernáez

Iraupena: 75 min

Eibarko Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaStrad
  • Data 2020(e)ko Martxoak 29
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Coliseo Antzokia
    Merkatu, 2
    Eibar
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Coliseo Antzokia

Non

Euskadi, auzolana