"H-Artzetik, poesia musu zapietan"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Martxoak 29
  • "H-Artzetik, poesia musu zapietan"

Sarrera librea eta doakoa, parte hartzeko gonbidapena ezinbestekoa izango da. Gonbidapenak eskuratzeko epea martxoaren 23an irekiko da (goizeko 11:00etan).

Joxe Anton Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egitea da ikuskizun honen helburua. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu, eta gaur egungo galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat da. Bilboko Loraldia jaialditik jasotako proposamen batekin ekin zioten proiektuari Txakur Gorria kolektiboko kideek eta Peru Galbete musikariak.

Diziplina ezberdinak elkartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da; Artzeren poemen eta beraien errezitaldia, zuzeneko musika, arte plastikoak, ikus-entzunezko proiekzioa… barnebiltzen dituen ikuskizuna da. Artzeren obra guztia bildu, irakurri eta aukeraketa bat egin ondoren, horri forma eman eta eszenaratzeko modua bilatu dute Txakur Gorria kolektiboko kideek.

Taula gainean Peru Galbete Labiano eta Txakur Gorria kolektiboko Ane Labaka Mayoz, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arituko dira.

 

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana