"Amour" (online)

Bilbao 2020(e)ko apirilaren 1(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • "Amour" (online)

 

 

Maitasunak beti ematen digu aukera bat.

Ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean. Mundua deskubritzen dabiltza, beren unibertsoa itxuraldatuz. Nagusiak imitatzen dituzte, ausart eta ozar. Maitatzeko gai direla sinistuta daude, maitasunaren sakonera arrotza zaien arren. Ez dute etsaitzeko erreparorik euren patriketan “gorroto” hitza oraindik topatuta ez badute ere. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Denbora oraina da.

Eta bat-batean, hirurogetik gora urte igaro dira.

Orain, zaharturik, hitz mordoa ateratzen dituzte patriketatik, eta hosto lehorren gisan amiltzen zaizkie. Badute usainen berri, badakite azala zer den, fereka, abandonua, aterpea, desioa. Eta paradoxa: ezin etsaia lagun bihurtu maitasunaren egiazko esanahiaz aspaldi jabetu ziren arren. Badakite denbora iragana dela. Ez dakite, ordea, maitasunak beti ematen digula aukera bat.

Aurreko proiektu batzuen ildotik, Marie de Jongh (Tartean Teatroa) konpainia saritu eta ospetsuak berriro sortu nahi izan du emozioak eta gogoetak partekatzeko ikuskizun bat. Nagusientzako antzerkia neskato-mutikoentzat, eta haur-antzerkia nagusientzat, belaunaldien arteko solas eta gogoetak akuilatzeko. Lan honetan Basauriko Social Antzokiaren lankidetza izango dute.

Amour obraren txostena (PDF)

  • Familia osoarentzako antzerkia – Ikuskizun mutua:
  • Egilea eta Zuzendaria: Jokin Oregi
  • Aktoreak: Javier Renobales, Ana Martinez, Ana Meabe, Pablo Ibarluze, Anduriña Zurutuza
  • Diseinu Artistikoa eta jantziak: Elisa Sanz
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Argi diseinua: Xabier Lozano
  • Maskarak eta Atrezzoa: Javier Tirado
  • Jantziak: Nati Ortiz de Zarate eta Edurne Ballestero
  • Ilustrazioa: Ane Pikaza
  • Teknikoa giran: Kandela Iluminación
  • Espazio Sonoroa: Edu Zalio
  • Argazkiak: Guillermo Casas
  • Produkzio Exekutiboa: TARTEAN Teatroa 

 


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaMarie de Jongh
  • Data 2020(e)ko apirilaren 1(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana