(bertan behera) En Tol Sarmiento

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Azaroak 21
  • (bertan behera) En Tol Sarmiento

Oharra: Kontzertu hau apirilaren 4an zen egitekoa eta beren sarrera mantentzeko aukera emango zaie ordurako erosi zutenei. Sarrera itzuli nahi dutenek ekainaren 30era arte egin ahal izango dute. Itzulketei buruzko informazio gehiago hemen.

EN TOL SARMIENTO

ETS edo En Tol Sarmiento taldeak (Iekora, Araba, 2005) urrats erraldoia eman du aurrera eta bosgarren diskoaren izenburua bera printzipioen adierazpena da: 'Aukera berriak'. Taldeak garden azalduko digu letretan bizitzan agertzen diren ate zahar eta gazteetan edo norabide askotariko bidegurutzeen aurrean aukera berriak sorraraziko zaizkigula eta ditugula, hemen eta oraingo abagunea baliatu eta profitatu hamaika koloreek dakartzaten sentipen multzoekin gozatzeko, bizitzarekin bat egiteko muturreraino.

Aukera berriei zin egitean datza bizitza, eta etenik gabe. Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik. ETS taldearen soinua berritu egin da eta are erakartzaileagoa gertatuko zaigu. Has dadila aukeren dantza!

dkluba.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana