Kultur labea: Errenteriako kultur laborategia

Errenteria 2020(e)ko apirilaren 8(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Kultur labea: Errenteriako kultur laborategia

Covid19ak eragindako Alarma Egoerak kultur programazioaren birplanteamendua ekarri du. Hau horrela, Errenteriako Udalak ‘Kultur labea’ proiektua jarri du martxan: egoera bereziak irauten duen bitartean, Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leiho bat; herriko sorkuntzak etenik izan ez dezan pentsatutako gune bat, hain zuzen.

‘Kultur labea’ri esker, antzerkiak, dantzak, musikak,eta adierazpen desberdinetako emanaldiek euren ohiko eszenatokiak aldatu eta Herri Bizia udal komunikabidearen webgunean izango dute txoko bat, herribizia.errenteria.eus/labea orrian. Bertako programazioa Udalak horretarako espresuki kontratatuko emanaldiekin osatuko da.

Astelehenetik ostiralera, 18:00etan, artista errenteriar batek etxean grabatutako pieza bat eskainiko da. Lehendabiziko saioa apirilaren 9an izango da, Eneko Gil dantzari eta koreografoaren eskutik. Ostiralean, Idoia Hernandez pianistaren eta Oscar Manso olerkari eta musikariaren txanda izango da eta astelehean, berriz, Sihara Nuño eta Jose Manuel Uria idazleena.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko apirilaren 8(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaErrenteria

Non

Euskadi, auzolana