Basauriko Social Antzokia (Youtube Kanala)

Basauri 2020(e)ko apirilaren 14(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Basauriko Social Antzokia (Youtube Kanala)

Social Antzokiak YouTubeko kanal bat zabaldu du, bertan izandako antzezlanekin, musika-emanaldiekin, dantzaldiekin eta konpainien lanekin.

Etxealdian zehar herritarrei kultura-aisialdia eskaintzeko asmoz, gaurtik bertatik (apirilak 14, asteartea) martxan egongo da Social Antzokiak YouTuben abiarazitako kanala. Antzokia berriro inauguratu zenetik (1993ko maiatzaren 29an) handik igarotako antzezlanak, musika-emanaldiak, dantzaldiak eta konpainien lanak jarriko dituzte ikusgai plataforma horretan. Programazioa Facebooken, Twitterren eta, laster, Social Antzokiaren webgunean ere ikusi ahalko da.

Hasteko, kontzertu bi, Charles Chaplinen film bat eta Pepe Rubienesen antzezlan bat jarri dituzte ikusgai.

Sar zaitez kanalera hemen ...


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko apirilaren 14(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Lekua Social Antzokia
    Nagusia, 2
    Basauri
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Social Antzokia

Non

Euskadi, auzolana