San Pedro eta San Martzialetako jaien kartel lehiaketa 2020

Irun 2020(e)ko apirilaren 14(e)tik 2020(e)ko ekainaren 7(e)ra
  • San Pedro eta San Martzialetako jaien kartel lehiaketa 2020

Irun Hiriko Udalak lehiaketarako deialdia egiten du, 2020ko Irungo San Pedro eta San Martzialetako Kartela eta Egitarauaren Azala aukeratzeko. Aurkezten diren lanek San Pedro eta San Martzial jaiei buruzkoak izan behar dute eta egilearen jatorrikoak izan beharko dute, ezin dira izan lehiaketa honetan aurreko urteetan sarituak.

Kartela iragartzeko testua honako hau izango da:

  • IRUN
  • SAN PEDRO-SAN MARTZIAL 2020
  • Ekaina- Junio


Arte Batzordea:
Kultura eta Kirol Arloak izendatuko du, eta 7 kidek osatuko dute: horietako bost (5) kultur, arte, diseinu eta komunikazio alorrekin zerikusia dutenak; beste bat (1) kultur entitateen ordezkaria, eta beste bat (1), Udalbatzako ordezkaria.


Arte Batzordeak kartel finalistak aukeratuko ditu:

  • 40 kartel baino gutxiago aurkezten badira, 5 aukeratuko dira.
  • 40 kartel edo gehiago aurkezten badira, gutxienez 5 eta gehienez 10 aukeratuko dira.


Jendeak gehien bozkatu duen kartelak irabaziko du saria. 1.200,00 euroko sari nagusia emango da eta 300,00 euroko akzesit bat.

> Iraukrri oinarriak hemen *

* LUZAPENA: 2020ko sanpedro eta sanmartzialetako kartelak aurkezteko epea EZ da apirilaren 24ko 14:00etan bukatuko, nahiz eta sariketaren oinarriek epe hori xedatzen zuten, alarma egoeraren esparruan administrazio tramitazioen epeak eten egin dira eta.

Aitzitik, alarma egoera indargabetu eta hamalau egun luzatuko da epea, oinarriek egun kopuru hori ematen baitzuten lanak aurkezteko.

Irungo Udala

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko apirilaren 14(e)tik 2020(e)ko ekainaren 7(e)ra
  • Lekua Amaia KZ
    Pío XII Plaza, 4
    Irun
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Amaia KZ

Non

Euskadi, auzolana