Steve Paxtonen inguruko tailerrak: Otto Ramstad

Bilbao 2020(e)ko apirilaren 20(e)tik 2020(e)ko apirilaren 23(e)ra
  • Steve Paxtonen inguruko tailerrak: Otto Ramstad
    © bodycartographyproyect

Erakusketa-aretoa prestakuntza- eta esperimentazio-espazio bihurtuko da, Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketaren esparruan Paxtonen tekniketan espezialistak direnen tailerrekin. Lehenengo workshop-a Patricia Kuyper koreografoak eman eta gero, hurrengoa, Otto Ramstad-en eskutik izango da, apirilaren 20tik 23ra.

Otto Ramstadek ‘Material for the Spine’ [Bizkarrezurrerako materiala] teknika du bere formazioaren ardatza. Teknika hori ukipeneko inprobisaziotik sortu zen, eta laurogeigarreneko hamarkadan Steve Paxton hori garatzen hasi zen, bizkarrezurraren inguruan muskuluen mugitzeko aukerak esploratuz, puzzleekin eta formekin jolas eginez, pelbis, buru, omoplato eta ornoen arteko loturak aurkitzeko.

Otto Ramstad: Goddard College-n Dantzan, Inprobisazioan eta Irudian lizentziatua izateaz gain, Body-Mind Centering®-eko irakasle egiaztatua da. DD Dorvillier, Miguel Gutierrez, Shelton Mann, Karen Nelson, Lisa Schmitt, Scott Wells eta Kitt Johnsonen lanetan parte hartu izan du. Danimarkan, Finlandian, Ingalaterran, Parisen, Zeelanda Berrian, Italian, AEBetan New Yorken eta herrialdean zehar interpretatu izan du bere bakarkako lana. Foundation for Contemporary Art beka lortu zuen 2015ean, McKnight Foundation beka 2010ean, Archivald Bush Fundazioaren beka 2006an, bi DanceWeb beka Impulstanz Dantza Jaialdiaren barruan, eta Rolex Protégé sarirako izendapen bat 2007an.

TAILERREAN PARTE HARTZEKO HURRENGO ESKAERAN IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA, PARTE HARTZEKO MOTIBAZIOA ‘IRUZKINAK’ ATALEAN AZALDUZ. HALABER, IZEN-EMATEA BERRESTEKO ORDAINTZEA BEHARREZKOA DA GURE WEBGUNEAN EDO AZ INFO INFORMAZIO-PUNTUAN.

45€ / 35€ AZ TXARTELAREKIN

SARREREN SALMENTA

IZENA EMATEKO ESKAERA


Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko apirilaren 20(e)tik 2020(e)ko apirilaren 23(e)ra
  • Ordutegia16:00-20:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa35/45 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana