Tailerra: Aztarna arkeologikoak zaharberritzen

Bilbao 2020(e)ko apirilaren 24(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Tailerra: Aztarna arkeologikoak zaharberritzen

Bizkaiko Museoek etxetik bertatik egin ahal izateko hainbat tailer luzatu dituzte. Hona hemen umeekin egiteko proposamena.

Gaur egun antzinako gizakien bizimoduari buruzko informazio asko daukagu. Jakite hori guztia arkeologoek aurkitu eta berreskuratutako materialari esker daukagu. Oraingo honetan Santimamiñeko zaharberritze teknikaria izango zara eta zure aztarnategi arkeologikoan aurkitutako arrastoak ikertu, sailkatu, osatu eta konpondu egin beharko dituzu.

Hartu ezazu eskolako amantala, jarri jarraibideekin batera utzi dizugun identifikazio txartela eta bihur zaitez laborategiko teknikari!

Bizkaikoa

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2020(e)ko apirilaren 24(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao

  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana