“Irun dezagun sarea!” Wikipediako artikuluen lehiaketa

Irun 2020(e)ko apirilaren 25(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • “Irun dezagun sarea!” Wikipediako artikuluen lehiaketa

Aitzondo euskara taldea.

Irunekin lotura duten artikulu txukunen faltan dago euskarazko Wikipedia. Animatuko zara? Izan daiteke Irungo pertsonaia bat, leku bat, kultur lan bat, talde bat, gertaera bat...

Artikulua burutu izana irundarron egun handian jakinarazi beharko da beranduenez: ekainaren 30ean. Aurrez egindako artikuluak ezin izango dira aurkeztu; apirilaren 25etik aurrera editatutakoa soilik hartuko da kontuan.

KONTUAN HARTUKO DIREN IRIZPIDEAK

Informazioaren zorroztasuna, behar adina erreferentziak sostengatuta.

Erabilitako euskararen zuzentasuna, egokitasuna eta aberastasuna.

Wikipediako formatua errespetatu eta bertako baliabideak erabiltzea: loturak, argazkia, bideoak, erreferentziak, kategoriak...

Pertsonaia bat aukeratzekotan, positiboki baloratuko da emakumezkoa izatea eta bere ibilbidean zehar euskararekin nolabaiteko zerikusia izatea.

Artikulu bakarra aurkeztu behar den arren, lehiaketa-aldian zehar artikulu gehiago editatu izana kontuan hartuko da.

Erdarazko artikuluetatik egindako itzulpenak baino, euskarazko ekoizpen propioak hobetsiko dira.

Zilegi da norbere buruaren artikulua egitea, edo norbera kide den talde/elkarte/konpainia/... batena, baina saririk eskuratuz gero agerian utziko dugu saridunak egindakoa, eta Aitzondo euskara taldea ez da herritarren trufa eta umiliazioaren erantzule egingo.

Koronabirus edo COVID-19 hitza aipatzen den aldiro 0,5 puntu kenduko zaio lanari, eta izenburuan bi hitz horietako bat badarama, zuzenean baztertuko da proposamena.

PLAGIOA

Plagioarekin zorrotzak izango gara; inor harrapatuz gero, egile iruzurtia automatikoki persona non grata izendatuko du Aitzondok.

NOLA JAKINARAZI PARTE-HARTZEA

Idatzi irungoeuskarataldea@gmail.com helbidera zure Wikipediako erabiltzaile- izenarekin eta telefono-zenbakiarekin, ekainaren 30a baino lehen.

SARIAK

Brontë liburu-dendan 50 euroko balea irabazlearentzat.

Labore Txingudin 50 euroko saskia zozketa bidez, artikulu duin bat idatzi duten guztien artean.

EPAIMAHAIA

Aitzondo euskara taldeko kide bat

Euskal Wikilarien Elkarteko teknikari bat

HARREMANA

Edozein galdera edo zalantzarekin lasai idatzi irungoeuskarataldea@gmail.com helbidea.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko apirilaren 25(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaIrun

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana