Artium Museoa (online) : bideo-lantegiak

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko apirilaren 27(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Artium Museoa (online) : bideo-lantegiak

Etxean denbora asko ematen dugun, ikastetxeak itxita dauden eta museoek ikasleentzat eta familientzat antolatzen dituzten jardueretan parte hartu ezin dugun honetan, Artium Museoak bideo-lantegi batzuk jarri ditu abian, etxean ondo pasatzeko. Arte garaikidearekin lotutako lantegiak dira, eta oso modu errazean eta material arruntekin egin daitezke

Astero hainbat eduki argitaratuko ditugu, adin-tarte eta eskola-maila desberdinetarako egokiak. Kontuan izango dugu interesatzen zaizuela dakigun guztia ere.

Eta, gainera, lantegiei jarraituz egindakoaren argazkiak eta bideoak loturak@artium.eus helbidera bidaltzera gonbidatzen zaituztegu. Horren sorta bat argitaratuko dugu gure webgunean eta gizarte-sareetan.

Gure Hezkuntza Sailaren proposamena da, eta #ArtiumMuseoKonektatua proiektuan txertatzen da.

AURKEZPENA

 

1. LANTEGIA: ARGI-LABORATEGIA

Argi eta itzalekin jolastu eta sortuko dugu. 2 urtetik gorako neska-mutilentzat. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Noelia Tofé-ren (Sedena) proposamena.

 

 

2. LANTEGIA: ERLIEBEAREN HASTAPENAK

Argi eta itzalekin jolastu eta sortuko dugu. Lehen Hezkuntzako haurrentzat gomendatutako lantegia. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Natalia Albéniz-en (Sedena) proposamena.

 

 

3. LANTEGIA: TESTUEKIN LANEAN

Testu batetik abiatuko gara, adibidez, irakurtzen ari zareten liburu baten esaldi bat. 10 urte gorago haurrentzat gomendatutako lantegia. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Andrea Ríos-en (Sedena) proposamena. Lotutako erakusketa: Gema Intxausti. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira.

 

 

artium.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko apirilaren 27(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana