Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean

Ezkio-Itsaso 2020(e)ko apirilaren 27(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean
  • Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean

Igartubeiti Baserri Museoak astero partekatuko ditu bere webgunean baserritarrei eta sektoreko bitartekariei egindako elkarrizketak, podcastak eta COVID19ren aurreko testigantzak.

Egoera berezi honen aurrean baserritarrek eta sektoreko bitartekariek irtenbide eta ekimen ezberdinak bilatzen ari dira beraien lanak aurrera atera eta herritarrei bertako elikagaiak eskaintzen jarraitzeko. Osasun larrialdi honek mahai gainean jarri du gure egunerokoan nekazalgoak duen garrantzia.

Leiho birtual honen bitartez, astero, beraien ekimen, egitasmoen berri eman nahi izan duten Goierri eta Urola Garaiko baserritarrekin eta eragileekin izandako solasaldiak argitaratuko ditugu. Podcast formatua duten elkarrizketa medio, landa munduak tokiko ekoizpen sistemaren gelditzearen aurrean eman dituen erantzunak aztertzen ditu. Nola egiten diote aurre baserritarrak eta eragileak zalantza momentu honi?

Hasteko, Leire Arandiarekin izandako solasaldia jaso dugu hemen.

Igartubeitiren egitasmo honen helburua da hausnarketarako gune bat izatea bizi dugun salbuespenezko egoera honetan. Horretarako museoa bertako eta inguruko baserritar zein sektoreko eragileengana hurbildu da beraien kontaketak entzuteko, jasotzeko eta argitaratu asmoz.

Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean egitasmo hau, Foru Aldundien Museoen, hau da, Euskal Itsas Museoaren, Igartubeiti Baserri Museoaren eta Zumalakarregi Museoaren "museoa, gaurkotasunaren agentea" proiektuaren barne kokatzen da.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko apirilaren 27(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • Ordutegia10:00
  • Lekua Igartubeiti Baserri Museoa
    Ezkio Bidea, z/g
    Ezkio-Itsaso
  • ZenbatekoaDoakoa
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana