Bizkaia Txapeldun 2020

Bilbao 2020(e)ko apirilaren 27(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Bizkaia Txapeldun 2020

Bizkaia Txapeldun txapelketa bat da baina ez da benetako txapelketa, istorio honetan txapeldunak besterik ez daudelako. Txapeldunak irudimenean, maitasuna ematen, partekatzen, elkar zaintzen, urrunetik besarkatzen, geratzen dena laburrago egiten mezu, poema, irudi edo marrazki baten bidez...

NORK HARTU DEZAKE PARTE?

Nahi duten txiki guztiek hartu dezakete parte. Helburua txikiak Bizkaiko aitite eta amamengana hurbiltzea da. Entretenitzea eta irribarre bat ateratzea. Idazten edo margotzen dietenaren bidez azalduko diete nola dauden, zer ikusten duten, zerekin amesten duten, zenbat maite dituzten edo elkar ikusteko zenbat gogo dituzten.

"ZU MARGOLARI"

Egoera honetan, Bizkaian asko balio dute gure txikiek. Orain, etxetik, kolorea eta bizitza eman diezazkiekete gure adinekoei. Nola? Margotzen eta marrazten. Marrazkiaren bidez, musu batek bidaiatu dezake, txiki baten ezpainetatik aitite eta amamaren masailetara. Baita irribarre batek ere. Ikusten dutena edo imajinatzen dutena marraztu dezakete. Paisaia ezagun bat edo mundu berri bat. Irudimena da muga bakarra.

"HITZ BIRIBILEZ"

Txikiek nagusiekin, hau da, aitite eta amamekin, idatziz hitz egiteko modu bat. Animatzeko eta eguna alaitzeko modu bat. Argi dago haiek direla une hauetan adinekoak ondo sentiarazi ahal dituztenak eta irribarre bat atera ahal dietenak. Nola dauden azaldu ahal diete, egunero zer egiten duten, gero zer egingo duten, nagusitan zer izango diren, zer janari prestatzen ikasi duten, zenbat bota dituzten faltan... Askatasun osoa dute gaia, luzera eta formatua (gutuna, ipuina, kontakizuna, poema, mezua...) aukeratzeko. Ziur txikien irudimenak gurea gainditzen duela.

NOLA BIDALTZEN DIRA LANAK?

Oso erraza da. Testua, irudiaren argazki bat edo biak bidali bizkaiatxapeldun@bizkaia.eus helbidera, edo WhatsApp bidez 688847473 zenbakira. Egilearen izena eta adina besterik ez dira jarri behar. Adibidez: Araitz, 8 urte. Ez da besterik behar. Lanak jasotzen direnean, webgune honetara igoko dira eta sare sozialetan partekatuko dira, ahalik eta aitite eta amama gehiagorengana heldu daitezen.

ETA GERO?

Ekimena martxan egongo da konfinamendua amaitu arte eta Bizkaia normaltasunera itzuli arte. Testu eta irudi guzti horiei beste bizitza bat eman beharko zaie. Agian liburu batean edo erakusketa batean bilduko dira guztiak...

Datuen babesari buruzko informazioa.

 

 


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2020(e)ko apirilaren 27(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana