#BalenciagaEtxean: "Cristóbal Balenciaga: Luxuaren esperientzia"

Getaria 2020(e)ko apirilaren 28(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • #BalenciagaEtxean: "Cristóbal Balenciaga: Luxuaren esperientzia"

Cristóbal Balenciaga Museoak aktibo jarraitzen du etxetik; lanean jarraitzen du maisuaren legatuaz goza dezazuen. Xede horrekin partekatzen dituzte eduki historikoak eta berriak, eta bilduman sakontzeko aukera ere baduzue.

Cristóbal Balenciaga: Luxuaren esperientzia

Goi-mailako jantzigintza luxuzko esperientzia baten adierazpen gorena dela esan daiteke hasiera-hasieratik. Mundu esklusiboa eta fina, couturier-ek diseinatutako sorkuntzez eratutako mundua.

Luxu hori eskaintzen zuen Cristóbal Balenciagak, eta erakusketa honek esperientzia hori eskaini nahi du protagonisten ikuspegitik, hau da, bezeroen ikuspegitik, baina luxu hori sortzen maison barruan aritzen zirenak ahaztu gabe.

Ikusi hemen online erakusketa


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana