Donostia Kulturako ikastaroak 2020 (online)

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko apirilaren 28(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Donostia Kulturako ikastaroak 2020 (online)

Kultur etxeetako ikastaroetan izena eman zuten pertsonei euren prestakuntzarekin jarraitzeko aukera eskainiko die Donostia Kulturak online plataformen bidez.

COVID-19 krisiaren ondorioz ekipamenduak itxi aurretik, ia 6.000 ikasle zeuden matrikulatuak 233 ikastarotan. Kultur etxeak noiz eta zein baldintzatan ireki ahal izango diren ez dagoenez jakiterik, ahalik eta ikastaro gehienak internet bitartez jarraitu ahal izateko egokitzapenean dihardu Donostia Kulturak.

Esfortzu horri esker, Donostia Kulturaren eskaintzako ia 200 ikastaro pixkana-pixkana berreskuratu ahal izango dira apirilaren 27tik aurrera. Ikastaro gutxi batzuk bertan behera geratuko dira, muga tekniko edo behar bereziak dituztelako.

Kultur etxeak ikasleekin harremanetan jartzen ari dira, eta ikasturtea jarraitzeko aukerarik ez badago edo ezin badira online eskoletara bideratu, jaso ez dituzten eskolei dagokien matrikularen zati proportzionala itzuliko zaie. Berdin jokatuko da ikastaroa online jarraitu nahi ez duen ikasle ororekin.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, bidali e-maila edo deitu ikastaroari dagokion erreferentziako kultur zentroko telefonora.


Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko apirilaren 28(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana