Booktuberboom - Gipuzkoako Booktuber Lehiaketa

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko apirilaren 30(e)tik 2020(e)ko ekainaren 12(e)ra
  • Booktuberboom - Gipuzkoako Booktuber Lehiaketa

Lehiaketan aurkezteko epea gainean dugu eta egoera berezi honekin lanean jo eta fuego zabiltzatela ikusirik epea luzatzea erabaki dugu.  Hortaz, datorren ekainaren 12a izango da epe berria, eguerdiko 12:00ak arte izango duzue zuen booktubeak bidaltzeko!

Ez ahaztu nahi beste bidali ditzakezuela.

Zer irakurri ez dakizula? Hemen irakurgai eta komiki zerrendak!

Bi motatako sariak banatuko dira (ikusi Sariak atala):

  • Gipuzkoa saria (Booktuber gipuzkoarrentzat soilik): GoPro kamera eta liburu eta diskotan gastatzeko 100€ko bonoa. Aurkezten diren booktuber gipuzkoarren guztien artean onena hautatuko du bi adituk osatutako epaimahaiak.

Diskurtso narratiboa (%30), kalitate teknikoa (%25), originaltasuna (%35) eta ikuslea erakartzeko gaitasuna (%10) hartuko dira kontuan.

  • Publikoaren saria: bi lagunentzako abentura txangoa. Lehiaketara aurkeztutako bideoen artean, maiatzaren 8tik maiatzaren 15ko 12:00ak arte Booktuberboom booktube kanalean “gustatzen zait” gehien jasotzen dituen booktubearentzat.

Ez galdu aukera, sari potoloak daude jokoan eta oraindik garaiz zaudete!

Booktube bat nola egin ez dakizula, hona hemen adibide batzuk:

booktuberboom

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko apirilaren 30(e)tik 2020(e)ko ekainaren 12(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

Non

Euskadi, auzolana