"Ostegunetan, zinema Oiassorekin"

Irun 2020(e)ko maiatzaren 7(e)tik 2020(e)ko ekainaren 25(e)ra
  • "Ostegunetan, zinema Oiassorekin"

Maiatza museoen hilabetea dela eta, proiektu berri bat jarri du martxan Oiasso Erromatar museoak: "Ostegunetan, zinema Oiassorekin".

Ostegunero, 19: 00etan, dokumental berri bat argitaratuko dute Youtubeko kanalean. FICABen hainbat ediziotan proiektatu diren dokumentalen aukeraketa bat izango da.

Gainera, dokumental bakoitzak gaian aditua den pertsona baten aurkezpena izango du. Horrela, protagonisten eta adituen bitartez, aurkeztutako lanen ezaugarri garrantzitsu eta interesgarrienetako batzuk azalduko dira.

Osasun-alertak amaitu eta Oiasso Museoak ateak berriro ireki arte, "Ostegunetan, zinema Oiassorekin" proiektuak lan arkeologikoaren zati bat erakusten jarraituko die bisitariei.

Oiasso Youtube

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana