"Éclat. Fragmento desprendido de un cuerpo que explota"

Barakaldo 2020(e)ko Maiatzak 9
  • "Éclat. Fragmento desprendido de un cuerpo que explota"

Erabateko estreinaldia.

Moda diseinua, musika eta dantza dira IX. mendearen amaieratik XX. mendera bitarteko ibilbide berezi baten protagonistak. Emakumeen modaren zenbait mugarritan zentratzen den bidaia da, historiako aldi horretako aldaketa sozial, kultural eta ekonomiko handiak irudikatzeko.

Bigarren Iraultza Industriala, bi Mundu Gerrak, mugimendu abangoardistak, eskubide berdintasunaren aldeko borroka, mugimendu feminista… mundua oso azkar aldatzen den urteak dira, eta harekin batera, emakumezkoen jantziak.

Kortsetik galtzak edo minigonara pasatzearen atzean bilakaera handia dago ideietan. Ez dira jantziak bakarrik, munduarekin erlazionatzeko modu bat sinbolizatzen dute.

Musika, kantua eta dantza, flamenkoa eta garaikidea, dira Éclat ikuskizunaren osagai artistikoak. Proposamen horrek, gainera, Ion Fiz diseinatzaile euskaldunaren laguntza paregabea du.

  • Adriana Bilbao Zarraonaindia – Flamenko-dantzaria
  • Mikel del Valle – Flamenko-dantzaria
  • Elena Morales Expósito – Flamenko-kantaria
  • José Almarcha Márquez – Gitarra
  • Víctor Guadiana – Biolina

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana