Musikaz ilustraturiko hitzaldia: "JAVIER DE SOLAUN, tenore bat baino gehiago" (atzeratua)

Getxo 2020(e)ko Maiatzak 9
  • Musikaz ilustraturiko hitzaldia: "JAVIER DE SOLAUN, tenore bat baino gehiago" (atzeratua)

Jarduera hau atzeratu egin dute. Getxoko Udalaren oharra, hemen.

Kantuaren unibertsoari buruzko hiru saiotako zikloa MERCEDES ALBAINAren eskutik.

Oraingoan musikaz ilustraturiko bi hitzaldiz gozatuko dugu. XX. mendearen bigarren erdiko opera panoramaren bi figura garrantzitsuren bueltakoak izango dira: Luciano Pavarotti tenorea (martxoak 13) eta María Callas sopranoa (martxoak 27).

Javier de Solaunen omenez kontzertu batekin itxiko da zikloa, maiatzaren 9an. Saio honetan, tenore gisa izandako paperarekin lotuko dugu euskal musika ondarea kontserbatzeko egin zuen lana. Nabarmentzekoa da Andres Isasiren sorkuntza berreskuratzeko izan zuen irmotasuna. Horretarako, bere irakaskuntzak jaso zituzten abeslariek eta ikertzaileek parte hartuko dute. Horiek, Solauni esker eta Isasiren figurari lotutako dokumentuak berreskuratzeari esker, konpositore horren obraren inguruko azterketa sakon eta zorrotzak egin ahal izan dituzte. Ulertuko dugu Javier de Solaun zergatik den guretzat, Getxotik mundu zabalera... tenore bat baino gehiago.

Maiatzak 9, LARUNBATA “JAVIER DE SOLAUN, tenore bat baino gehiago”

  • Andrés Isasi Musika Eskolako entzunaretoan (Areetako egoitza) – 19:00etan
  • Sarrera, gonbidapenarekin.
getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana