#BalenciagaEtxean: "Josten duten eskuak"

Getaria 2020(e)ko maiatzaren 11(e)tik 2020(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • #BalenciagaEtxean: "Josten duten eskuak"

Cristóbal Balenciaga Museoak aktibo jarraitzen du etxetik; lanean jarraitzen du maisuaren legatuaz goza dezazuen. Xede horrekin partekatzen dituzte eduki historikoak eta berriak, eta bilduman sakontzeko aukera ere baduzue.

2014. urtean, Josten duten eskuak izeneko ikerketa-ildo bat ireki zuen museoak, eta martxan jarraitzen du harrezkero. Hauek dira ikerketa-ildoaren helburuak: hainbat urtez Balenciagaren agindutara lan egin zuten pertsonak identifikatzea eta horien ekarpena balioan jartzea, beren tailerretan erabiltzen zituzten lan-teknikak gordetzea, eta, azkenik, maisuaren nortasunari buruzko datuak aditzera ematea, betiere, haren lankideen ikuspegitik.

Josten duten eskuak: bideoa ikusi

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana